Gorde data! Ekainaren 14an banatuko ditugu Bai Euskarari Sariak

gorde-data2.png

Lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari diren hiru entitate saritu eta eredu bihurtu nahi ditugu Bai Euskarari sarien bidez. Aurtengo elkitaldia ekainaren 14an izango da, 13:30ean, Donostiako Miramar jauregian.

Hiru entitateri aitorpena egitearekin batera Bai Euskarari komunitatea osatzen dugunon elkargune ere izan ohi da urteroko zita eta aurten ere ekitaldi berezia antolatzeko lanetan ari gara.

Datozen egunotan bidaliko dugu gonbidapena, baina dagoeneko etorriko zaretela baieztatu nahi baduzue, zabalik duzue izena emateko aukera. Mila esker!

EMAN IZENA

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.

Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.

Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.

Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).

 

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna


Iruzkina egin