Eusko Jaurlaritzaren Lanhitz programaren helburua da enpresetan euskararen presentzia eta erabilera areagotzea, baita euskara entitatearen kudeaketa-sisteman txertatzea ere. 2023ko deialdia berrikuntzekin dator: lau talde sortu dira, diruz lagun daitezkeen ekintzen arabera. Bai Euskarari Ziurtagiria duzuenok diagnostikoa egin, helburuak zehaztu eta ebaluazio prosezua bideratzeagatik 1.multzora aurkeztu zaitezkete.
Eskaera egiteko baldintza hauek bete behar dira:
Beraz, gutxieneko aurrekontura iristeko diagnostikoa eskuratzeko aukeraz gain beste ekintza solteren bat jarri beharko da martxan. Diruz laguntzen diren kontzeptuak:
Eskaerak aurkezteko epea maiatzaren 2ra arte dago zabalik.
Eskabidea bideratzeko hemen sakatu.
Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.
Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.
Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.
Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).
Iruzkina egin