(Argazkian, Leire Luengo Bai Euskarari Elkarteko aholkularia eta Jabi Asurmendi, Udalbiltzako lehendakaria)
Euskal Herria burujabe bat eraikitzeko bidean, Udalbiltza Partzuergoak Euskal Herriko garapen eta barne kohesioa sustatzea du xede nagusi. Helburu hori lortzeko ezinbesteko jotzen dugu euskara erdigunean kokatzea eta mugaz gaindiko harreman zein proiektuetan euskararen erabilera areagotzeko eragitea.
Udalbiltzak zerbitzua euskaraz ematen duela ziurtatzen du lortu berri duen Bai Euskarari Ziurtagiriak. Baina, ziurtagiriaz gain, sinistuta gaude euskara eremu berrietara eramateko elkarlanaren lehen pausoa besterik ez dela izango. Horregatik, Bai Euskarari Elkartearentzat pozgarria da Udalbiltza bezalako erakunde batek ziurtagiridunen komunitatearekin bat egin izana.
Elkarrizketa egin diote Udalbiltzaren webgunean Leire Luengo Bai Euskarari Elkarteko aholkulariari: https://www.udalbiltza.eus/eu/albisteak/bai-euskarari-ziurtagiria-euskal-herri-burujabe-bat-eraikitzeko-bidean-administrazioek-zerbitzuak-eta-lana-euskaraz
Ongi etorri #BaiEuskarari komunitatera!
Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.
Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.
Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.
Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).
Iruzkina egin