Elkarteari buruzko Ohiko Galderak biltzen ari gara atal honetan eta hurrengo galderari erantzun dio Bergoi Madernazek, Bai Euskarari elkarteko aholkulariak:
Zeren arabera erabakitzen da entitate bati dagokion maila?
Bai Euskarari Elkarteak zehaztu ditu lana euskaraz egiteko eta zerbitzua euskaraz eskaintzeko irizpideak. Bai Euskarari ziurtagiriaren irizpideak publikoak dira, eta webgunean daude ikusgai. Atal hauek hartzen dira kontuan:
1. Pertsonen hizkuntza gaitasuna
2. Erakundearen irudia
3. Kanpo komunikazioa
4. Barne komunikazioa eta lan-tresnak
5. Pertsonen kudeaketa
Zehaztutako irizpideak betetzen ez badira, Bidean maila dagokio entitateari. Kasu guztietan urteroko segimendua egiten da, betiere euskararen presentzia areagotzeko helburuak finkatzen saiatuz.
Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.
Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.
Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.
Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).
Iruzkina egin