Datorren ekainaren 9an, Bai Euskarari Ziurtagiriaren aurkezpena egingo dugu Arabako Parke Teknologikoko BIC Araba aretoan.
Gasteizko Udalak eta Bai Euskarari Elkarteak duten hitzarmenari esker, Gasteizko enpresek bi urteko doako zerbitzua jasoko duzue Bai Euskarari Ziurtagiria eskuratzeagatik eta 3. urtetik aurrera kuotaren %50-75 artean murrizten duen Gasteizko Udalaren diru-laguntza eskatzeko aukera izango duzue.
10:30 - 11:00 Bai Euskarari Ziurtagiriaren aurkezpena.
11:00 - 11:30 Biosasun eta DeviCE enpresen esperientzia.
Aurkezpenean zehar kafea eta mokadutxo bat hartzeko aukera egongo da.
Beheko estekan eman dezakezu izena. Anima zaitez!
Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.
Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.
Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.
Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).
Iruzkina egin