2023ko Euspot lehiaketaren sari-banaketa ekitaldia ekainaren 15ean egingo da Aretxabaletako Arkupe kultur etxean. Bai Euskarari Elkarteak Gazteen saria emango du. Gure helburua lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragitea izanik, estrategikotzat jotzen dugu ikus-entzunezkoen industrian, zientzia, teknologia eta berrikuntza arloan eta gazteen artean eragitea.
Aurtengo edizioan parte-hartzea historikoa izan da: guztira 149 lan aurkeztu dira, iaz baino 54 spot gehiago. Aurkeztutako lanen artean, 39 lan 18 urtetik gorakoek eginak dira, eta 110 spot 18 urtetik beherakoek eginak.
Spot guztiak ikusgai: https://euspot.eus/hemen-dituzue-149-spotak-ikusgai/
TOR magoak aurkeztuko du sari-banaketa eta bere magia ikuskizunak girotuko du saioa. Sarrera irekia izango da eta ekitaldi ostean luntxa egongo da.
3.000 euro baino gehiago banatuko dira saritan.
Sari nagusiak:
Sari gehigarriak:
Finalistak aukeratu dituzte dagoeneko. Hemen ikus ditzazkezue:
Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.
Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.
Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.
Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).
Iruzkina egin