"Eragitea da gure klabea, enpresek euskararekiko proiektuak sustatzea"

euskarak-elkartuta.png

Euskara elkarteen inguruan aritu ziren uztailaren 4an ETB1eko Biba zuek! saioan eta Bai Euskarari Elkartea, Arrasateko AED Elkartea eta Deustualdeko Berbaizu Euskara Elkartea izan ziren gonbidatu.

Lan munduan euskarak duen egoeraz eta Bai Euskarari Elkarteak martxan dituen proiektuen inguruan hitz egin zuen Rober Gutiérrezek. Hemen ikus dezakezue elkarrizketa:

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.

Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.

Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.

Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).

 

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna


Iruzkina egin