1996 urtea ezkero urtero argitaratzen du Dalvez inprimategiak Gasteizko jaietako egitaraua, euskara hutsean. Bai Euskarari komunitateko kide da Dalvez eta zerbitzua euskaraz eskaintzen du.
Euskaraz argitaratu zen lehen egitaraua izan zen eta gaur egun ere euskara hutsean argitaratzen den bakarra da. 4.000 ale argitaratu izan dituzte azken urteetan eta egitarauan publizitatea jartzen duten denda, enpresa eta tabernetan banatzen dituzte. Soberan geratzen diren egitarauak urte batzutan Aihotz plazako txoznetan, Turismo bulegoetan edo-eta interesgarriak izan daitezkeen lekuetan banatu izan dituzte.
Bai Euskarari Elkarteak ere urtero ekarpena egin ohi du egitaraua argitaratzeko, Bai Euskarari Elkartearen inguruko informazioa eskainiz. Hau izan da aurtengo iragarkia:
Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.
Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.
Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.
Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).
Iruzkina egin