I. Lanetik Lekora topaketa, irailaren 7an Kanbon

lanetik-lekora.jpg

Maiatzean antolatu genuen Mugaz gaindiko lan-harremanak Euskal Herrian topaketan irten zen ideiatik abiatuta, lanostean euskaraz aritzeko topaketa antolatu dute Mamia kolektiboak, Seigos-ek eta Albizua ingeniaritzak, Bai Euskarari Elkartearen babesarekin.

Euskara lan arloan ere bizi nahi dutenen elkargune izan nahi du topaketak eta lehen saioa irailaren 7an egingo dute Kanboko La Villa Bleue ostatuan, 18:00etatik aurrera.

Parte hartzeko aurrez izena eman behar da, bide hauetako batetik:

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.

Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.

Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.

Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).

 

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna


Iruzkina egin