Burujabetza digitala, laneko ongizatea eta jasangarritasuna aztergai 'Elkarrengandik ikasiz' solasaldietan

53219735053_c5644df419_c.jpg

Bai Euskarari Elkarteak 'Elkarrengandik Ikasiz' solasaldiak antolatu ditu hirugarren aldiz, Kutxa Fundazioak babestuta. Proiektu honen bitartez, enpresen arteko harremanak areagotu nahi ditugu eta euren kezkak, interesak eta erronkak zein diren ezagutu nahi dugu, hausnarketarako plaza bat partekatuz eta elkarrengandik ikasteko aukera eskainiz.

Bai Euskarari Elkartearen helburua da lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragitea. Xede horren barruan kokatzen dugu proiektu hau ere, Euskal Herriko enpresei ikasteko baliabide berri bat eman nahian.

Aurtengo edizioan, burujabetza digitalaz, laneko ongizateaz eta jasangarritasunaz arituko gara. Solasaldi bakoitzean, hiru lagun elkartu ditugu eta solasean jarri ditugu. Aurreko bi edizioen aldean, aldaketa bat barneratu dugu, gidari bat izango baitute solasaldia bideratzeko.

Hiru gai, hiru solasaldi eta 12 parte-hartzaile ditugu aurtengo edizioan:

Burujabetza digitala eta inklusioa

Urriak 5, 11:00etan

Parte-hartzaileak:

Gidaria:

Zerk egiten gaitu zoriontsu gure lanean?

Urriak 11, 11:00etan

Gidaria:

Jasangarritasuna, etiketa bat besterik ez da?

Urriak 19, 11:00etan

Gidaria:

 

Solasaldiak ikusi

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.

Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.

Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.

Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).

 

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna


Iruzkina egin