Bai Euskarari Elkarteak zuzendaria behar du

behar_du(1).png

Elkartea eta lantaldea kudeatzeaz arduratuko den pertsona behar du Bai Euskarari Elkarteak. Lansarean.eus lan-atariaren bidez egingo da hautaketa prozesua. Behean dituzue lanpostuaren eginkizunak eta baldintzak zehaztuta.

Ikusi lan eskaintza

 

Lanpostuaren eginkizunak

  • Elkartea eta lantaldea kudeatzea. Proiektuak zuzentzea, jarraipena egitea eta ebaluatzea.

  • Ikuspegia eta helburu estrategikoak definitzea eta garatzea. 

  • Lankidetza hitzarmenak eta bestelako harremanak aztertzea eta bideratzea, administrazioarekin, enpresekin, euskalgintzarekin eta bestelako erakundeekin.

  • Antolaketa eta funtzionamendu proposamenak egitea eta inplementatzea. 

  • Alor ekonomikoa eta administratiboa zuzentzea. Finantzazio iturriak bermatzen laguntzea.

Lan baldintzak

  • Lan kontratua, jardun osoan.

  • Lantokia: Andoain edo-eta Gasteiz. Telelanean aritzeko aukera.

  • Kontratuak 6 hilabeteko probaldia izango du. 

  • Lanean hastea berehalakoa izango da.

Baldintzak

Hauek dira kontuan hartuko diren ezaugarriak:

  • Harremanetarako eta koordinaziorako gaitasuna. 

  • Pertsonen eta proiektuen kudeaketarako gaitasuna. Lana antolatzeko gaitasuna, izaera planifikatua eta dinamikoa.

  • Hizkuntzen ezagutza, bereziki gaztelania eta frantsesa. 

  • Hizkuntza plangintzan eta kudeaketan esperientzia izatea. Eskarmentua izatea antzeko lanetan.

  • Talde lanean aritzeko gaitasuna.

  • Komunikazio gaitasunak, taldeak dinamizatzeko gaitasunak eta antzekoak.

  • Harreman-sareak sortzeko eta kudeatzeko gaitasuna.

  • Komunikazio eta kudeaketa tresnak ezagutzea eta erabiltzen jakitea. 

  • Teknologia berriekin eskarmentua izatea.

  • Curriculuma eta erreferentziak.

  • Lizentziatua edo graduatua izatea.

  • Gida baimena eta autoa behar dira.

Ikusi lan eskaintza

 

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.

Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.

Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.

Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).

 

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna


Iruzkina egin