Enpresarean Foroa: 'Adimen artifizialaren egoera eta erronkak lan munduan'

Enpresarean_foroa_2023_Adimen_artifiziala_(1920_×_1080_px)_.png

Adimen artifizialaren inguruko foroa antolatu du Bai Euskarari Elkarteak Enpresarean proiektuaren barruan. Azaroaren 9an izango da, 9:30etik 11:30era, Gipuzkoako Parke Teknologikoan, Donostian.

EMAN IZENA

EGITARAUA

Gaiaren inguruko hainbat ertzen inguruan arituko gara eta bi solasaldi izango ditugu, Maider Iantzi Gara-ko kazetariak gidatuta:

Zein da adimen artifizialaren egoera euskal entitateetan?

Parte-hartzaileak:

  • Ane Iturzaeta Agirre. Hodeiko soluzioen arkitektoa Microsoften.
  • Mikel Artetxe Zurutza. REKA AI-ren sortzaileetako bat.
  • Mikel Maiza. Ingeniari Doktorea, Ikertzaile Nagusia, Energia eta Industria Prozesuetarako Datu Adimen Saila, Vicomtech.

Noraino eta zein baldintzatan erabili adimen artifiziala?

Parte-hartzaileak:

  • Irati Berasategi Aspuru. Fisikan graduatua eta Filosofia masterra
  • Josu Bilbao Ugalde. Elektronika, Informazioa eta Komunikazio Teknologiak Unitateko Zuzendaria Ikerlanen.

EMAN IZENA

Eguna: azaroak 9

Ordua: 9:30 - 11:30

Lekua: Gipuzkoako Parke Teknologikoa, Miramon, Donostia.

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.

Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.

Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.

Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).

 

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna


Iruzkina egin