Euskara lanean txertatzeko laguntza Gasteizko enpresentzat

Captura_de_pantalla_2023-10-25_a_las_8.32.07.png

Zure enpresan bultzada bat eman nahi diozu euskarari? Gasteizko Udalak eta Bai Euskarari Elkarteak duten hitzarmenari esker modu erraz batean lortu ahal izango duzu.

Hitzarmen horri esker, enpresek bi urteko doako zerbitzua jasoko duzue Bai Euskarari Ziurtagiria eskuratzeagatik eta 3. urtetik aurrera kuotaren %50-75 artean murrizten duen Gasteizko Udalaren diru-laguntza eskatzeko aukera izango duzue.

Euskara lanean txertatzeko aukeraren berri zabaltzeko kanpaina abiatu dugu Gasteizen eta honako bideo eta irudiak ikusi ahal izango dituzue hiriko autobusetan, autobus geltokietan eta gizarte etxeetan.

Deskargatu katalogoa

 

10 aholku

Hemen dituzu 10 proposamen zure enpresan euskara gehiago erabiltzeko.

Deskargatu kartela

Jarri gurekin harremanetan eta lagunduko dizugu

Denon artean lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten jarraituko dugu!

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.

Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.

Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.

Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).

 

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna


Iruzkina egin