Adimen artifizialaren inguruko gogoeta interesgarriak, #EnpresareanForoa-n

53322390118_510cc5efba_c.jpg

Azaroaren 9an egin genuen Donostian adimen artifizialaren inguruko #EnpresareanForoa, Bai Euskarari Elkartearen Enpresarean proiektuaren barruan. Bertan, AAren egoeraz, erronkez eta lan munduan izan ditzaken aldaketen inguruan aritu ziren solaskideak.

Zein da adimen artifizialaren egoera euskal entitateetan? izan zen lehen solasaldiko abiapuntua eta hainbat gai izan zituzten hizpide Ane Iturzaeta Agirrek (Microsoft), Mikel Artetxe Zurutzak (Reka AI) eta Mikel Maizak (Vicomtech): datuen pribatutasuna, plagioa, lanaren eraldaketa, hizkuntzaren garrantzia, produktibitatea, AA-ren alderdi gizatiarra...

Bigarren solasaldiko gaia Noraino eta zein baldintzatan erabili adimen artifiziala? izan zen eta beste hainbat 'meloi' zabaldu zituzten Irati Berasategi Aspuruk (Fisikan graduatua eta Zientzia eta Filosofian masterduna) eta Josu Bilbao Ugaldek (Ikerlan): AAren onurak, langileengan izango duen eragina, erronkak...

Hemen ikus ditzakezue bi solasaldiak osorik:

Ikusi topaketako argazkiak

 

 

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.

Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.

Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.

Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).

 

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna


Iruzkina egin