Languages lanean. Hizkuntza kudeaketaren erronkak jarduera ekonomikoan izeneko kongresua egingo da 2024ko urtarrilaren 18an eta 19an, Bilboko Euskalduna Jauregian eta Guggenheim Museoan, Eusko Jaurlaritzak antolatuta.
Lan munduan hizkuntza-kudeaketak duen garrantzia azpimarratzea eta eremu sozioekonomikoan hizkuntza-kudeaketa aurreratua duten erakundeen praktika onak zabaltzea da kongresuaren asmoa eta helburua da eremu sozioekonomikoan hizkuntzen kudeaketa egokia egiteko esperientziak ezagutzea, irakaspenak partekatzea eta horien gainean eztabaidatzea. Horretarako, Euskal Herriko zein nazioarteko hizlariak gonbidatu dira. Hitzaldiez gain, sektoreen arabera antolatutako mahai-inguruak izango dira. Egitarau zabala prestatu da, 50 hizlari baino gehiagoren parte-hartzearekin.
Tartean izango da Bai Euskarari Elkartea ere; elkartearen proiektuez eta erronkez arituko da hitzaldi batean.
Kongresua doakoa da, baina bertaratzeko beharrezkoa da izena ematea webgunearen bidez: https://languageslanean.euskadi.eus
Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.
Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.
Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.
Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).
Iruzkina egin