Nondik hasi Euskara Plana lantzen?

Euskaragileekin topaketa

euskaragileak-topaketa.png

Euskara Planetan abiatu nahi duten enpresa eta profesionalei zuzendutako topaketa antolatu dugu Euskaragileak proiektuaren barruan, Euskara Planen inguruko zalantzak argitzea eta jakintza partekatzea da topaketaren helburua. Otsailaren 1ean izango da hitzordua, 9:00etatik 11:00etara, Irizar s. coop.-en, Ormaiztegin (Gipuzkoa).

EMAN IZENA

Euskara Planetan aurreratuta dauden bost enpresaren hitzaldi laburrak izango dira lehenengo: Cikautxo, Elay, Mondragon Korporazioa, Eika eta Irizar. Ondoren, galdera-erantzunen eta kaferako tartea izango da. Bukatzeko, Irizarren egoitzan bisita egingo da.

Galdera hauek erantzungo dituzte Euskaragileek:

  • Zergatik abiatu euskara plan bat? Zein izan behar dira hasierako helburuak, barnera eta kanpora begira?
  • Nola landu plana 0tik? Zeintzuk dira lehenengo urratsak? Egitura eta nondik lortu finantzazioa.
  • Nola defendatu euskara plan bat zuzendaritzaren aurrean? Nola inplikatu zuzendaritza eta lankideak? Motibazio kanpainak.
  • Zein onura dakarkie enpresei euskara plana izateak? Zeintzuk dira onurak barrura eta kanpora begira?
  • Zein aurrerapauso eman daitezke Euskara Planei esker? Hainbat praktika on

Egitaraua

  • Aurkezpen laburrak, Euskaragileen eskutik.
  • Solasaldia eta galde-erantzunetarako tartea.
  • Kafea eta bisita.

EMAN IZENA

 

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.

Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.

Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.

Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).

 

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna


Iruzkina egin