Iaz hasitako ekimenak jarraipena izango du aurten ere III. Lanetik Lekora topaketarekin. Martxoaren 20an izango da, Bidarten, Mamia kolektiboak, Seigos-ek eta Albizua ingeniaritzak antolatuta, Bai Euskarari Elkartearen babesarekin.
Euskara lanean ere txertatzeko helburua du ekimenak eta horretarako lehen pausoak eman eta Ipar Euskal Herrian sarea osatzeko baliagarria izan nahi du.
Martxoaren 20an, 17:30ean, Le Spot ostatuan.
Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.
Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.
Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.
Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).
Iruzkina egin