Bai Euskarari Elkarteak Korrikarekin bat egin du aurten ere. Gure xedearekin bete-betean bat egiten du 23. Korrikaren mezuak, gainera:
Elkarrekin nahi ditugu
pausoak egin,
espazio berriak irabazi
eta, hitzez zein ekintzez,
aldarri egin.
Harro herri,
Bai Euskarari!
Korrikan elkarrekin pausoak egiteko deia egiten dizuegu. Andoainen, Martin Ugaldeko lankideekin egingo dugu korrika, larunbatean; eta igandean, Korrikaren azken-aurreko kilometroa egingo dugu Kontseiluarekin eta Euskal Konfederazioarekin batera.
Festa handia antolatu dute Baionako bukaera egunerako, ikusi egitaraua.
Harro herri, eta harro KORRIKAn!
Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.
Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.
Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.
Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).
Iruzkina egin