Lan arloan ere euskaraz aritu nahi dutenen sarea sortzeko hirugarren topaketa

lanetik-lekora1.jpg

Iaz hasitako ekimenak jarraipena izan du aurten ere III. Lanetik Lekora topaketarekin. Martxoaren 20an izan zen, Bidarten, Mamia kolektiboak, Seigos-ek eta Albizua ingeniaritzak antolatuta, Bai Euskarari Elkartearen babesarekin.

Hainbat enpresatako ordezkariak bildu ziren eta euskararen arloan lanean dituzten beharrez aritu ginen, besteak beste. Dinamika bat proposatu genuen honako bi galdera hauek erantzuteko:

  • Zer egiten da euskaraz zure entitatean baloratzen duzuna?
  • Zer botatzen duzu faltan euskaraz?

Ipar Euskal Herriko enpresen beharrak eta kezkak baliagarriak izango dira euskara lan munduan txertatzeko bide berriak urratzeko. Mila esker parte hartzeagatik!

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.

Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.

Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.

Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).

 

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna


Iruzkina egin