Urruñako Lanbide Foroaren lehen edizioaren helburua da enplegatzaileak eta lan bila dabiltzanak harremantzea, hainbat lan sektoretan diren lan aukerak aztertzeko. Hitzordua apirilaren 13an da, larunbatarekin, 13:30etik 17:00etara, Posta gelan.
Ane Insua Bai Euskarari Elkarteko aholkulariak lan munduan euskararen sustapenerako hainbat baliabideren berri emango du bertan.
Urruñako enpresa mundua aberatsa da, hala nola, 200 enpresa baino gehiago atzeman daitezke bertan. Herriko Etxearentzat, ekonomia sarea ezagutaraztea eta enplegua lehentasunezko gaiak dira.
Urruñako enpresa gisa izena eman nahi duzue? Klikatu ondoko estekan :
Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.
Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.
Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.
Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).
Iruzkina egin