Elkarrengandik Ikasiz: 'Zertaz ari gara talentuari buruz ari garenean?'

talentua.png

Maiatzaren 21ean kaleratu genuen 'Elkarrengandik Ikasiz' saioaren laugarren denboraldiko hirugarren solasaldia, 'Zertaz ari gara talentuari buruz ari garenean?' izenburupean.

Parte-hartzaileak:

  • Jon Gurrutxaga Mongelos Gipuzkoako Foru Aldundia
  • Ainhoa Fernandez Ortiz ULMA
  • Edurne Ruiz Arregi Mondragon Unibertsitatea
Gidaria:
  • Jasone Aretxabaleta Osa INDeus

Hemen duzue solasaldia osorik:

Elkarrengandik Ikasiz

Bai Euskarari Elkarteak 'Elkarrengandik Ikasiz' solasaldiak antolatu ditu laugarren aldiz, Kutxa Fundazioak babestuta. Proiektu honen bitartez, enpresen arteko harremanak areagotu nahi ditugu eta euren kezkak, interesak eta erronkak zein diren ezagutu nahi dugu, hausnarketarako plaza bat partekatuz eta elkarrengandik ikasteko aukera eskainiz.

Ezagutu proiektua

 

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.

Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.

Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.

Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).

 

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna


Iruzkina egin