Gasteizko Elkar saritu dute, erakusleihoan euskara hoberen txertatzeagatik

elkar.jpg

Aenkomerrek, Arabako Merkataritza Federazioak, XI. Arabako Erakusleihoen Lehiaketako  sari banaketa egin du gaur goizean. Lehiaketaren helburua da merkataritza eta horren sormena sustatzea, merkataritza bera erakargarriago bilakatu dadin. Urtero bezala, euskara erakusleihoan txertatzea ere saritu da eta Bai Euskarari Elkarteak eman du sari hori; Gasteizko San Prudentzioko Elkar liburudendak jaso du saria. Zorionak!

Erakusleihoan euskara ondoen erabiltzeagatik saria: 300 € + plaka + 1.500 €-ko publizitatea Diario de Noticias de Álava egunkarian.

Bai Euskarari komunitateko kidea da Elkar liburudenda eta 'Bidean' ziurtagiria du.

 

 

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.

Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.

Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.

Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).

 

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna


Iruzkina egin