Europako azken hauteskundeen emaitzak ikusirik eta Macron presidenteak legebiltzarreko hauteskundeak ekainaren 30eko eta uztailaren 7ko iragarri dituenetik, eskuin-muturra ez da sekulan Frantziako Estatuan boterea hartzetik hain hurbil izan.
Guretzat, euskararen transmisioan, erabileran eta sustapenean lan egiten dugun Ipar Euskal Herriko erakundeontzat, perspektiba hori onartezina da. Balio demokratikoei, humanistei, solidarioei eta aurrerakoiei lotutako egitura gisa, elkarrekin berresten dugu:
Gaur deialdi horren jatorrian den Euskal Konfederazioarekin juntatzen gira, jendartean hedatzen ari diren ideia xenofobo, baztertzaile eta zatitzaileek kezkatuak. Euskararen alde eramaten dugun lana, ez dugu iragan idealizatu baten izenean egiten, baizik eta guretzat eta biharko belaunaldientzat etorkizun hobea eraikitzeko, nun eta euskara inklusio, komunikazio eta kultura tresna izanen den biztanle guztientzat, edozein izanik ere beren jatorria.
Ez gaitezen nahastu: eskuin muturreko alderdiek defenditzen dituzten balioak eta proposamenak gure egituretan egiten dugun transmisio, inklusio eta bitartekotza lanaren antipodetan dira. Horregatik lehentasun absolututzat jotzen dugu ez daitezela sekulan boterera iritsi. Baina zorigaitzez, uniformizazio linguistikoaren dinamikatik ateratzeko oraindik bidea luzea dugu; alderdi handi gehienen logikan, hizkuntza hegemonikoek bakarrik dute espazio publikoan bizitzeko eskubidea. Horretarako, munduan biziberritzen ari diren hizkuntzen geroa lokalki eraginez eta gaia globalki kokatuz pasako da.
Testuinguru nahasi honetan, inoiz baino gehiago behar dugu:
Gure borroka, elkarbizitza hobetzen laguntzen duen jendarte erronka da. Arrazoi horiengatik guztiengatik, Euskal Konfederazioak bultzatutako adierazpen honen sinatzaile garenez, deitzen ditugu:
Izenpetzaileak :
AEK - Artetxea - Bai Euskarari Elkartea - Basaizea - Berria - Bertsularien lagunak - Biga Bai - Euskal Hedabideak - Euskal Irratiak - Euskal Moneta - Euskara Geroan - Gogaide - Ikusi & Ikasi - Ipar Euskal Herriko Euskaltzaleen Topagunea - Jakinola - Konkolotx - Mintzaian - Mintzalasai - Ote Lore - Plazara - Uda Leku - Urzaiz - Seaska - Zabalik
Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.
Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.
Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.
Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).
Iruzkina egin