2024ko Enpresarean Azoka: izen-ematea zabalik

Urriaren 24an, Orona Ideon (Hernani)

32.png

Adimen artifiziala, (u)topikorik gabe izenburupean AAren eragin ekonomiko, sozial eta legala aztertu nahi da aurtengo Enpresarean Azokan. Urriaren 24an izango da azoka, Hernaniko Orona Ideon, Bai Euskarari Elkarteak antolatuta eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesletzarekin. Ohi bezala, hitzaldiak, solasaldiak, adibide praktikoak eta ekintzaileentzako tartea izango dugu.

????️Urriak 24, osteguna

????Orona Ideo (Hernani)

Izen-ematea zabaldu dugu dagoeneko, zure lekua gorde dezazun:

EMAN IZENA


Egitaraua

9:00 - 14:00

> Hitzaldia Adimen artifiziala. Euskal Herriko lan munduko gaur egungo egoera.

> Mahai-ingurua Adimen aritifizialaren eragina Euskal Herriko enpresa eta langileengan.

> Kasu praktikoak Euskal enpresen kasu praktikoak adimen artifizialaren arloan.

> Mahai-ingurua Adimen artifizialaren mugak.

> Arin-arin lehiaketa

*Hizlari eta parte-hartzaile guztien berri laster izango duzue.

EMAN IZENA


Arin-arin lehiaketa

Ekintzaileei zuzenduriko Arin-arin saioa egongo da aurtengo edizioan ere. Parte-hartzaileek haien ideiak edo proiektuak hiru minututan azaldu beharko dituzte, arin eta labur. Bai Euskarari Elkarteak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak osaturiko epaimahaiak parte-hartzaileen aurkezpenak baloratu eta irabazle bat hautatuko du, ekimena gauzatzeko 2.000 euroko laguntza eskainiz.

Esteka honetan izena eman dezakezu Arin-arin lehiaketarako:

ARIN-ARIN LEHIAKETA


Enpresarean Azoka Bai Euskarari Elkarteak sustaturiko Enpresarean proiektuaren ardatz bat da. Egitasmoaren helburua da euskara oinarri duen elkarlana, negozio aukera berriak eta komunitatea sustatzea.

Hona hemen azken edizioko bideo-laburpena:

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.

Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.

Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.

Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).

 

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna


Iruzkinak

Ander Uranga 2024-09-18 07:52

Kaixo! Ekintza Ikastolako irakaslea naiz eta interesa dut nire ikasleekin proiektu hau aurrera eramateko. Zalantza batzuk sortu zaizkit. - Proiektuaren gutxiengoak - Proiektua entregatzeko datak - Preziorik baduen Kontakturako telefo bat luzatzeko aukerarik bazenute deituko nizueke.



Iruzkina egin