Urriaren 24an Orona-Ideon antolatu den Enpresarean Azokan ekintzaileei zuzenduriko Arin-arin saioa egongo da. Parte-hartzaileek haien ideiak edo proiektuak hiru minututan azaldu beharko dituzte, arin eta labur. Bai Euskarari Elkarteak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak osaturiko epaimahaiak parte-hartzaileen aurkezpenak baloratu eta irabazle bat hautatuko du, ekimena gauzatzeko 2.000 euroko laguntza eskainiz.
Hemen ikus dezakezue iazko irabazleen bideoa:
Horretarako parte-hartzaileek ondorengo baldintzak bete beharko dituzte:
Proiektu berritzaileak izatea
Gipuzkoan aurrera eraman ahal izatea.
Proiektua euskaraz aurkeztea.
Proiektuarekin lotutako informazioa eta euskarriak euskaraz izatea. Euskararekin batera, beste hizkuntza batzuk ere baliatu ahalko dira.
Webgunea eta sarean dagoen informazioa euskaraz egon beharko da.
Saria jaso eta urtebetera, elkarrizketa bat egingo zaie BAI aldizkarian eta Enpresarean TB-an. Elkarrizketa horretan, sariaren diruarekin egin dituzten ekintzen eta xehetasunen berri emango dute.
Arin-arin saioan parte hartu nahi duenak ondorengo galdetegia bete beharko du:
Hemen duzu aurtengo Enpresarean Azokaren inguruko informazio gehiago:
Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.
Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.
Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.
Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).
Iruzkina egin