Enpresarean Azoka 2024: eman izena

11.png

Adimen artifiziala, (u)topikorik gabe izenburupean AAren eragin ekonomiko, sozial eta legala aztertu nahi da aurtengo Enpresarean Azokan. Urriaren 24an izango da azoka eta dagoeneko prest dago egitaraua. Ohi bezala, hitzaldiak, solasaldiak, adibide praktikoak eta ekintzaileentzako tartea izango dugu.

????️Urriak 24, osteguna

????Orona Ideo (Hernani)

Euskal Herrian adimen artifizialak duen eraginaz arituko gara azokan eta bertako enpresa baten eskutik proba bat egin nahi izan dugu izen-emate bideoa hizkuntza ezberdinetarako moldatuz. Ea zer iruditzen zaizuen!

 

EMAN IZENA

 

EGITARAUA

8:30-09:00 Harrera eta dokumentazio-banaketa 

9:00-09:15 Aurkezpen instituzionala

  • Gipuzkoako Foru Aldundia

  • Hernaniko Udala

  • Bai Euskarari Elkartea

9:20-10:00 Gaiaren kokapena. Sarrera-hitzaldiak eta solasaldia

Adimen artifiziala. Euskal Herriko lan munduko gaur egungo egoera

10:00-11:00 Solasaldia

Adimen aritifizialak Euskal Herriko enpresa eta langileengan duen eragina

11:00-11:30 Kafea. Elkarlanerako unea

11:30-12:15 Euskal enpresen kasu praktikoak

12:15-13:05 Solasaldia

Zein dira adimen artifizialaren mugak?

13:10-13:35 Arin-arin lehiaketa

13:35-13:45 Laburpena eta agurra

EMAN IZENA

 

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.

Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.

Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.

Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).

 

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna


Iruzkina egin