Gasteiz Euskararen Hiria, euskaraz kontsumitu eta irabazi saria!

Gasteiz-euskararen-hiria-BaiEuskarari.png

Gasteiz, euskararen hiria ekimenak euskararen inguruko jai eta partaidetza topagunea eskainiko du Gasteizen urriaren 19an, 12 orduz jarraian, hiriko hainbat kultura, aisialdi, euskara eta kirol elkarte eta gizarte eragileen eskutik.

Bai Euskarari Elkarteak ere parte hartuko du bertan, eta  merkataritza eta ostalaritzan euskara erabiltzea sustatzeko kanpaina jarri dugu martxan; urriaren 18tik 28ra bitartean Bai Euskarari ziurtagiria duten Gasteizko 129 entitateren batean euskaraz kontsumitzen duten bezeroek zozketa batean parte hartu ahal izango dute, tiketari edo fakturari argazki bat aterata.

Hurrengo sariak lortu ahal izango dituzu: 

Sariak

  1. 100 €-ko bono bat.

  2. 50 €-ko bi bono.

  3. 3 bazkari/afari bi lagunentzat.

  4. Deskontuak hainbat establezimenduetan

    • https://biosasun.eu webgunean erosteko eko deskontuko bono bat.

    • Zulueta parafarmazian erosteko 10 euroko 5 bono.

Zozketa urriaren 29an egingo dugu eta irabazleen izenak argitaratuko ditugu www.baieuskarari.eus webgunean.

ZOZKETAN PARTE HARTU NAHI DUT

 

Oinarriak

Hemen dituzue zozketaren oinarriak:

  1. Zozketan parte hartzaileak adinez nagusiak izan beharko dute.
  2. Parte hartzaileek erosketa tiketaren/fakturaren argazkia bidali beharko diote Bai Euskarari Elkarteari, honek eskura jarri dituen bitartekoen bidez:
  3. Bai Euskarari Elkarteak ez ditu inondik inora tiket edo fakturan datozen datuak argitaratuko edota hirugarren bati salduko. Datu horiek bakarrik zozketa kudeatzeko erabiliko dira. Irabazleen izen abizenak publikatuko dira eta behin zozketa amaituta datu pertsonal guztiak suntsitu egingo dira.
  4. Parte hartzaileek oinarriak onartu beharko dituzte zozketan parte hartu ahal izateko. Honen artean, parte hartzaileek onartzen dute irabazleak suertatzekotan euren izen abizenak hedabide desberdinetan argitaratuak izango direla.
  5. Saritua izateko tiket edo faktura eranstea beharrezkoa izango da.
  6. Gasteizko euskararen mapan, https://baieuskarari.eus/eu/ziurtagiridunak/gasteiz , agertzen diren entitateen tiket edo fakturak besterik ez dira balekoak izango. Zozketak irauten duen bitarteko tiketak izango dira balekoak, hau da, 2024ko urriaren 18ko 00:01etatik 2024ko urriaren 28ko 23:59ak arte.
  7. Zozketa urriaren 29an egingo da.
  8. Saritua izatekotan bonoak bakarrik erabili ahal izango dira Bai Euskarari Ziurtagiria duen Gasteizko entitate edo enpresa batean 2024ko abenduaren 31a baino lehen.
  9. Afariak eta bazkari bonoak astean zeharreko eguneko menuko balioa izango du eta Bai Euskarari Ziurtagiria duen Gasteizko entitate batean kontsumitu beharko da 2024ko abenduak 31 baino lehen.
  10. Sariak banatu gabe geratu daitezke, edozein arrazoi dela eta.

ZOZKETAN PARTE HARTU NAHI DUT

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.

Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.

Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.

Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).

 

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna


Iruzkina egin