2024an 85 entitate gehitu dira Euskararen Mapara, Bai Euskarari ziurtagiria eskuratuta:
Zuek ere pausoa eman nahi duzue? Zuen enpresan, saltokian edo elkartean euskara txertatzen hasteko laguntza behar duzue? Ez dakizue nondik hasi?
Bai Euskarari Ziurtagiriak lagunduko dizue pausoak ematen eta aholkulari bat izango duzue prozesuan zehar laguntzeko:
Hizkuntza egoeraren azterketa egin
Emaitzak neurtu eta planifikazioa egin
Ziurtagiria eskuratu
Helburuak betetzeko laguntzen gaineko informazioa jaso
Bai Euskarari Ziurtagiria urtero berritu
Zuen enpresan euskararen erabilera areagotzeko urratsa emateko, bi bide dituzue:
Gurekin harremanetan info@baieuskarari.eus helbidera idatzita.
Zuen entitatearen hizkuntza egoera ezagutzeko bete auto-diagnostikoa eta jarriko gara zuekin harremanetan.
Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.
Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.
Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.
Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).
Iruzkina egin