Segurtasun errotuluak euskaraz

segurtasun-errotulluak.png

Bai Euskarari Elkarteak entitateetan euskararen erabilera bultzatzeko tresna ugari eskaintzen ditu, eta orain segurtasun errotuluak ere eskuragarri dituzu! Webguneko Baliabideak atalean aurkituko dituzu hainbat oharrekin prestatu ditugun errotuluak, hiru hizkuntza aukerarekin: euskaraz, euskaraz eta gaztelaniaz, eta euskaraz eta frantsesez.

Gainera, bilatzaile berria gehitu dugu atalean, behar dituzun baliabideak azkarrago eta errazago topatzeko.

Zure lantokian segurtasun seinaleak euskaraz ere izatea nahi duzu? Orain errazago daukazu! Sartu Baliabideak atalean eta jaitsi behar dituzunak. Euskaraz eta segurtasunez lan egin dezazun!

Segurtasun errotuluak

 

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.

Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.

Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.

Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).

 

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna


Iruzkina egin