Gora borroka feminista!

m8-laukia.jpg

Euskara eta feminismoa, biak dira gure elkartearen ardatz eta izaeraren parte. Urteak daramatzagu elkartean berdintasunaren eta parekidetasunaren alde lanean, gure proiektu guztietan ikuspegi feminista barneratuz.

Feminismoak, euskarak bezala, bizitzaren dimentsio askotan zeharkatzen gaitu eta dimentsio horietan guztietan alternatibak eraikitzea dagokigu. 

Martxoaren 8an, ozen aldarrikatu nahi dugu, gora Euskal Herri euskaldun eta feminista!

 

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.

Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.

Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.

Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).

 

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna


Iruzkina egin