Mendiko Lagunak urrezko Guk saria jaso du

Amurrioko Mendiko Lagunak taldeak 2011ko Guk saria eta Makila jaso zituen iragan urtarrilaren 14an Amurrioko Antzokian ospatutako ekitaldian. Guk saria jasoko zuen eragilea aukeratzeko batzordea Amurrioko Udalak, Amurrio Bidean elkarteak (Tokiko Garapenerako Elkarteak) eta Apymcak (Amurrioko merkatari txiki eta ertainen elkarteak) osatu zuten. 2012a urrezko ezteien urtea da Mendiko Lagunak taldearentzat. 50 urte daramatzate mendiz mendi eta ezinbesteko erreferente bihurtu dira mendiak eta mendizaletasuna maite duten guztientzat.

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.

Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.

Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.

Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).

 

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna


Iruzkina egin