Bukatu dira tramite luzeak, itxaron epeak, txosten mardulak eta prozedura aspergarriak... Prest dago enpresen, komertzioen eta era guztietako entitateen hizkuntza-egoera ezagutzeko baliagarria den auto-diagnostikorako aplikazioa. Sei urratsetan, azkar eta erraz, Bai Euskararik lagunduko dizu zure enpresaren hizkuntza-egoera ezagutzen.
Hiru minutu besterik ez dituzu beharko galdera sinple batzuk erantzuteko eta, amaieran, zure erakundearen euskara maila zein den jakingo duzu. Hori kontutan izanik, Bai Euskarari Ziurtagiriaren Elkartearen taldea zuekin harremanetan jarriko da eta, beharren arabera, hobekuntzarako proposamenak, laguntza eta baliabideak eskainiko dizkizu.
Aplikazio honen bidez hizkuntza egoera modu global eta autonomo batean ebaluatzeko aukera eskaini nahi zaie erakundeei.
Sei urrats jasotzen ditu galdetegiak eta azken emaitza Bai Euskarari Ziurtagiria eskuratzeko dauden irizpideetan oinarritzen da. Horretarako, lau atal aztertzen dira: hizkuntza-gaitasuna, irudi korporatiboa eta hizkuntza paisaia, kanpo harremanak eta, azkenik, barne harremanak.
Interesa duen edonork bete dezake auto-diagnostikoa. Bai Euskarari Ziurtagiriaren Elkarteak bakoitzaren egoera aztertu eta gero, hobekien egokituko den hobekuntzarako aukera eskainiko du.
Bete zure auto-diagnostikoa. 6 pausotan. Azkar eta erraz.
Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.
Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.
Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.
Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).
Iruzkina egin