Blogetan. Blog Izarraren bila!

Hasi da blogak bozkatzeko epea. Zuk baduzu zeresanik!

blogetan.png

Blogari euskaldunen jarduera sustatzeko eta blogarik onenak aukeratzeko asmoz Blogetan! Blog izarren bila 2.edizioa abian jarri dute Azkue Fundazioak eta Argiak.

Blogetan! lehiaketaren helburua blogari euskaldunak piztea da eta haien lanari oihartzuna ematea. Horretarako, egiten duten lana sarituko da blogaririk onenak aukeratuz.

Guztira 129 blog daude lehiaketan, lau kategoriatan sailkatuta: 58 kultura arlokoak dira, kopuru gehien bildu dituena; 27 aisialdi kategoriara lotuta; 21 gizarte eta politika kategorian; eta, zientzia eta teknologia kategorian parte hartzen daudenak 23 dira.

Bai Euskarari Ziurtagiriaren Elkartearen bloga horien artean kokatzen da, gizarte eta politika kategorian, hain zuzen ere. Bai Euskarariren atarian euskarazko berri eta komunitatearentzat interesekoak izan daitezkeen edukiak zabaltzen ditugu etengabe, arlo sozioekonomikoan arreta berezia jarrita. Alde batetik, erabilgarriak diren albisteak bildu, landu eta partekatu nahi ditugu publikoarekin; eta bestetik, euskaraz lan egiten duten horiei eta euren egitasmoei ikusgarritasuna eman nahi diegu. 

Iritsi da unea parte-hartu duten blogei bozka emateko, iritzia adierazi eta atsegin duzun atari horren alde egiteko. Internet bidezko bozketa webgune zein twitter bidez egin daiteke martxoaren 10era arte eta martxoaren 13an, publikoaren eta epaimahaiak eskainitako botoen zenbaketa eginda, kategoria bakoitzeko blog finalistak zeintzuk diren iragarriko dituzte.

Animatu eta parte-hartu bozketan. Guk argi dugu: Zergatik Bai Euskarari? "Euskaraz Lan eta bizi nahi dugulako"!

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.

Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.

Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.

Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).

 

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna


Iruzkina egin