Calypso softwarea euskaraz

CALYPSO, industria arloan, metrologia eta  geometria konplexuetarako programa osoa eskaintzen duen softwarea da. Esku eta CNC neurketetarako disenatuta dago, era berean online eta offline bidez programatu daiteke. Klik gutxi batzuen bidez, industrian erabiltzen diren edozein piezaren ezaugarri eta tolerantziak definitu daitezke eta orain arte ingelesez eta gaztelaniaz bazegoen ere, euskarazko bertsioa jada merkatuan lortu daiteke. Dagoeneko Euskal Herriko hainbat enpresa  euskarazko bertsio hau instalatzen hasi dira euren makinerian.

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.

Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.

Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.

Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).

 

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna


Iruzkina egin