Euskaldunon Egunkariaren Hemerotekako altxor bereziak

Bai Euskarari Elkartearen ibilbideak askotariko titularrak eman dizkigu

baieuskarari-egunkaria.jpeg

Azkar pasatzen da denbora, konturatu gabe, aldatzen goaz, pausoak ematen ditugu eta garai berrietara moldatzen gara. Berritzen, oztopoak gainditzen, aukerak eta egitasmoak sortzen ditugu etengabe.

Ez da erraza Bai Euskarari Elkartea bezalako proiektu bat perspektibarekin begiratzea, Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak sorreratik egindako ibilbidea errepasatzea eta aurrera begirako ekarpenak egitea. Jakin badakigu nor garen, nondik gatozen, zertarako sortu ginen, norekin abiatu genuen 2000. urtean aurkezturiko Bai Euskarari Ziurtagiria. Alor sozioekonomikoaren euskalduntzean eragiten ari gara sorreratik “Lan eta bizi euskaraz” mezuari heldurik, betidanik argi izan dugulako lan munduan euskara sustatzea estrategikoa dela hizkuntza biziberritzeko.

Elkarlana da proiektu honen oinarria hasiera beretik, eta denon inplikazioari eta ekarpenari esker pixkanaka hazi da eta jatorrizko proiektutik, ziurtagiritik, harago joatea lortu dugu. Gaur egun, Bai Euskarari ziurtagiri bat baino askoz gehiago da. Arlo sozioekonomikoaren euskalduntzean eragitea helburu duen egitasmoa, Bai Euskarari Elkartea.

Ibilbide hau berreskuratu ahal izatea altxor bat da guretzat. Aurpegi ezagunak, emozio partekatuak, merezitako errekonozimenduak, askotariko bidelagunak.... hito asko biltzen dira Bai Euskarari Elkartearen bizitzan, eta gelditzen direnak zenbatu gabe. Hori horrela izanik, Elkartearentzat aukera paregabea izan da Berria Taldeak argitaraturiko Euskaldunon Egunkariaren Hemeroteka, 1990tik 2003ra bitarteko argitalpenak biltzen dituenak.

Bilaketa ezberdinak egin ditugu eta oroitzapenak biziberritu ditugu artxiboko argitalpenekin. 

Gogoan duzu?

 

Bai Euskarari Ziurtagiria aurkeztu genuen eguna. 

Ziurtagiriaren lehen banaketa ekitaldia.

Lehen "Zerbitzua eta Lana euskaraz" ziurtagiria Elay enpresak lortu zuela. 

 

Atzera begiratzeak aurrera begiratzeko, euskaraz sortzeko eta baikortasunez ekiteko indarrak ematen digu. Mila esker atzoko, gaurko eta biharko bidelagun guztioi. 

 

Iraganeko titularrak berreskuratu nahi dituzu? Sartu hemerotekan, euskaldunon denboraren makina berezian. 

 

 

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.

Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.

Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.

Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).

 

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna


Iruzkina egin