Gasteizko Udaleko Tokiko Gobernu Batzarrak 2017an merkataritza, ostalaritza eta zerbitzu pertsonaletako enpresa txikiak ezarri eta berritzeko laguntza ekonomikoak emateko deialdiak onetsi ditu.
Berritasun gisa, eskabideak balioesteko hiru irizpide berri hartuko dira kontuan: B mailako edo goragoko energia-ziurtagiria, irisgarritasun hobekuntza integralak egitea, eta Bai Euskarari ziurtagiria egiaztatzea.
“Ekiteko bokazioa duen tokiko ostalaritza eta merkataritzari laguntzen diegu, etengabe hobetzeko eta dauden ingurua dinamizatzeko gogoa duen sektorea. Gainera, aurten aurrera egingo dugu Gasteiz bezalako hiri batentzat funtsezkoak diren alderditan: merkataritza-jardueraren iraunkortasuna, establezimenduak dibertsitate funtzionalera egokitzea, eta euskararen erabilera sustatzea. Sektoreak nahitaez zerbitzu modernoagoa eta kalitate handiagokoa eman behar du etorkizunik izatekotan, eta horixe da laguntza ekonomiko hauen helburua”, adierazi du Gorka Urtaran alkateak.
Laguntza horietarako 250.000 euro jarri da —kopurua handitzeko aukerarekin—.
Xehetasun gehiagorako: Vitoria-Gasteiz
Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.
Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.
Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.
Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).
Iruzkina egin