Baztango 51 entitatek bat egin dute Bai Euskarari egitasmoarekin
Arizkungo Etxenikea landetxeak eta Elizondoko Ilargi ostatuak
Bai Euskarari Ziurtagiria eskuratu berri dute eta dagoeneko 51 dira egitasmoarekin bat egin duten Baztango entitateak. Izan ere, Ziurtagiria berritzeko bilerak amaituta, 49 izan dira aipatu egitasmoarekin beren konpromisoa berretsi duten entitateak.
Bai Euskarari Ziurtagiria berritu edo lehen aldiz eskuratu duten entitateei merezitako errekonozimendu publikoa egin asmoz, Ziurtagiriaren banaketa ekitaldia egingo da datorren ostiralean, ekainaren 3an, Elizondoko Arizkunenea kultur etxean. Hitzordua 20:30ean izango da eta hainbat enpresa, elkarte eta erakundetako ordezkariekin batera, bertan elkartuko dira Ziurtagiriaren Elkarteko kideak, hala nola udal ordezkariak eta euskalgintzako lagunak.
Hain zuzen ere, hauek dira euskararen presentzia eta erabilera areagotzeko helburuarekin beraien lan esparruan urratsak ematen ari diren, eta ekainaren 3an Bai Euskarari Ziurtagiria jasoko duten 51 entitateak:
Albaitaritza SL - Elizondo
Altxuko Denda
Antxitonea Trinketea
Anzabal Agentzia
Ariruri SL
Arkupe Gozotegia
Aroz Berri
Arrupea Farmazia
Arteka
Astiz Anaiak Zurgindegia
Axular Estankoa
Azkarate Ikuztegia
Azken Muga
Baztan Ikastolako Guraso Elkartea
Baztandarra S. Coop.
Baztandarren Biltzarra Elkartea
Baztangoiza Tailerrak
Berro Bide
Bertizgo Partzuergo Turistikoa
Betizu Albaitaritza Zerbitzua
Borztiriak SL – Vodafone Baztan
Esarte Harategia
Dolaetxea Taska
Elizondoko Gaztetxea
Eskisaroi Jatetxea
Etxenikea Landetxea
Fantxike Denda
Goroskar Aseguruak – Mapfre
Ilargi Ostatua
Ipingi Arropa Denda
Jauregia Esnekiak
Jauregia Landa-etxea
Jo Ala Jo Kultur Elkartea
Kattalingorri Arropa Denda
Koro Arrutia Farmazia
Lindutx - Hargibel
Lur Dantzalekua
Mañonea Agentzia
Nafarroako EHNE
Panificadora Baztanesa
Pottoki
Ruiz de Larrinaga Zurgindegia
Malmö
Ti-Tau Erreformak
Txaruta Pilota Elkartea
Txokoa Ile-apaindegia
Uxoa Okindegia
Xaloa Telebista
Xorroxin Irratia
Zubi-Punta Taberna
Izan zaitez Bai Euskarari Laguna
Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.
Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.
Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.
Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).
Izan zaitez Bai Euskarari Laguna
Iruzkina egin