Jatorrizko albistea ZARAUZKO HITZAn
Euskararen normalizazioan aurrerapauso nabariak egin dituzten herriko establezimendu, enpresa eta elkarteei bere ahalegina aitortze aldera, Euskai Sariak banatu dituzte gaur eguerdian udalbatzar aretoan; azpimarratu beharra dago hiru sarituetatik bi Bai Euskarari ziurtagiridunak direla. Zarauzko Euskara Aholku Batzordearen ekimenez sortutako sariak dira honakoak, eta batzordeko kideen artean egindako bozketaz erabakitzen dira urteko sarituak.
Laugarren aldiz antolatu dute egitasmoa, eta hauek izan dira aurtengo hautatuak: Balio Erantsia Zarautzen merkataritza arloko saria Laia janari dendak jaso du (Bai Euskarari Ziurtagiriduna - `Zerbitzua euskaraz´ maila); Euskara ere Menuan ostalaritza alorreko saria, Kikara tabernak; eta Euskara Saretzen webguneari nahiz sare sozialei dagokien saria, Ekolio.eus enpresak (Bai Euskarari Ziurtagiriduna - `Zerbitzua euskaraz´ maila).
Albistea osorik irakurtzeko: ZARAUZKO HITZA
Ekitaldiko argazkiak ZARAUZKO HITZAn
Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.
Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.
Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.
Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).
Iruzkina egin