Firefox 4 euskaraz eta euskalbar 3.9

Prest dago Firefoxen bertsio berria. Mozilla Firefox Mozilla Fundazioak garatutako web nabigatzaile librea da, edonork lagundu dezakeena bere bilakaeran eta euskaraz ere eskaintzen dena. Aldaketa eta funtzionaltasun interesgarriak ditu bertsio berri honek. Euskarazko bertsio berria deskargatzeko: Informazio gehiago: http://librezale.org/2011/03/22/iritsi-da-firefox-4/ Honekin batera Euskalbar tresnaren azkeneko bertsioa ere eskuragarri dugu, Euskalbar 3.9 hain zuzen ere. Euskalbar, Firefox-erako tresnabarra da, itzulpenak egiten laguntzen digu interneten dauden hiztegi eta tresna ofizialak kontsultatuz. Euskalbarren bertsio berri hau Firefox 4 bertsiotik gora dutenek soilik erabili ahal izango dute. Infomazio gehiago: http://euskalbar.eu

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.

Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.

Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.

Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).

 

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna


Iruzkina egin