Alor sozioekonomikoa euskalduntzea helburu

lanabes-rober-gutierrez-bai-euskarari.gif

Aurreko ostiralean, otsailaren 24an, Bai Euskarari Ziurtagiriaren Elkarteak Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluaren urteko batzarrean parte hartu zuen, Bilboko Euskalduna jauregian. Bertan, Kontseilua osatzen duten erakundeei aurkeztu genien 2016ko kudeaketa planaren balantzea eta aurrera begirako bisioa partekatu genuen.

Bai Euskarari Elkarteak 2017-2019 epealdian, orain arte finkatutako norabide berean segitzea proposatu du, alor sozioekonomikoaren euskalduntzean eragiteari begira. Horri begirako ildoak berretsi dira: Bai Euskarari Ziurtagiriaren komunitatea indartu, ziurtagiria bera tresna modura sendotu, eremu sozioekonomikoa euskalduntzeko eragile izan, eta egiteko moduari, lidergoari eta komunikazioari dagokienez, elkartea eraldatu.

Harro egoteko moduko ibilbidea da Bai Euskararirena, eta pozik egoteko modukoa da Bai Euskarari komunitatea osatzen duten Euskal Herri osoko milaka entitatek urte hauetan eragin dutena. Alor sozioekonomikoaren espazioetan euskalduntzearen eragiteari begirako proiektuak lantzen eta sortzen ari gara: Bai Euskarari Ziurtagiria, Enpresarean – Enpresa eta profesionalen sarea, Lansarean lan-ataria, Lazarraga Sariak eta “Lanabes – Araban Euskara Lanean” proiektua. 

Euskaraz bizitzea, euskaraz lan egitea, ekitea, sortzea, berritzea, saltzea eta erostea, egunerokotasunean euskaraz normaltasun osoz aritzea posible bada, gure ongizatea handiagoa izango baita. Horra hor gure erronka.

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.

Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.

Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.

Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).

 

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna


Iruzkina egin