Garaion Naturartea Elkarteak Bai Euskarari ziurtagiria eskuratu du

Ziurtagiridun-berriak-baieuskarari-garaion.jpg

Garaion Naturartea Elkarteak Bai Euskarari Ziurtagiriaren "Zerbitzua Euskaraz" maila eskuratu du, zerbitzua euskaraz eskaintzen dutela baieztatzen duenak. Zorionak!

Garaion Elkartea 2009. urtean sortu zen eta Arabako Otazan dute egoitza. Amaia Gabilondoren, Eneritz Ibarraren eta Uxoa Agirrezabalen eskutik jaio zen kooperatiba txikia eta ordutik hamaika lanetan murgilduta ibili dira, euren izaeraren ezaugarri nagusiak oso argi dituztelarik:

  • Sortzailetasuna bultzatu nahi dugu. Denok gara sortzaile, denok gara sorgin, horixe da etorkizun hobea eraikitzeko guztiok barruan dugun tresna.
  • Naturaren aldeko jarrera bultzatzen dugu.
  • Harreman onak bultzatu nahi ditugu: emozioak aintzat hartzen dituztenak; sexualitatearen bizipen anitzak onartzen dituztenak; pertsona bakoitzaren ezaugarri partikularrak errespetatzen dituztenak; goxotasunetik eta errespetutik eraikitakoak; harreman zuzena eta humanismoa dira gure ardatzak.
  • Auzolana: jasotako ondarea, altxorra, dugu auzolana. Auzolana erabiltzen eta bultzatzen dugu. Auzolana sustatu nahi dugu jendartearen garapen osasuntsurako tresna gisa.
  • Identitate guztiak onartuz eta errespetatuz euskaldunak gara.
  • Feministak gara.
  • Elikadura burujabetza bultzatzen dugu.

Sorgingunea, Haztetxea eta Bizipenak izeneko proiektuak eskaintzen dituzte, sormena, hezkuntza eta harreman osasuntsuak sustatzeko eremuak partekatzeko asmoz, euskaratik eta euskaraz.

Oraindik ez al duzu ezagutzen?

Bota begiratu bat www.garaion.eus webgunera eta animatu zaitez Sorgingunera gerturatzera!

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.

Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.

Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.

Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).

 

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna


Iruzkina egin