Ezagutzen al duzu www.lansarean.eus lan-ataria?
Bai Euskarari Elkarteak sortu eta kudeatzen duen lan-bilatzailea da, euskara hutsez dagoen bakarra, edozein motatako enpresa, profesional eta lan bila ari diren hautagaientzat zuzenduta dagoen tresna eraginkorra. Enpresek, bertan beraien lan eskaintzak argitaratu ditzakete eta hautagaiek, nahi dituzten lan eskaintzetara izena emateko aukera izango dute lan-atari honen bitartez.
Tresnak funtzionalitate eta zerbitzu interesgarri asko eskaintzen ditu, ibilbide profesionala modurik pertsonalizatuenean eraiki ahal izateko.
Azken urte honetan www.lansarean.eus webgunetik harago joan gara eta Lansarean App, aplikazioa ere sortu dugu, erabiltzaileen bilaketak erraztu eta kontsumo ohituretara egokitzeko helburuarekin.
Lansarean denon aukera da eta denon eskura dago. Hona hemen sortu ditugun bi gida, lan-atariaren funtzionamendua ezagutzeko eta modu erraz batean erabili ahal izateko:
Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.
Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.
Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.
Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).
Iruzkina egin