Urtarrilaren 29an zabalduko da Haur eta Lehen Hezkuntzarako aurrematrikulazio kanpaina, "Handitzen, handitzen... mundua eskura izateko" lelopean. Otsailaren 9ra bitarte egongo da irekita eta 20.000 ikasle berri inguru aurreikusi dira.
Zalantzarik gabe, seme-alaben heziketa erabaki oso garrantzitsua da familientzat; eskaintza ugari dugu eta ez da erraza izaten aukeraketa irizpideak definitzea. Errentagarritasuna, gertutasuna, eskarmentua, ikastetxearen tamaina.... faktore asko hartu behar dira kontutan, heziketan eragina izango duten aldagai ugari.
Horien artean, hizkuntza nabarmentzen da, hizkuntza aberastasuna hezkuntzaren oinarri gisa. Euskarak balio erantsia gehitzen dio heziketari, belaunaldi berrien etorkizunari. Eskolan, lagunekin, irakasleekin, pentsatzeko garaian, jolasteko unean... euskaraz egitea euskaraz bizitzea da. Euskaraz orain bizi eta etorkizunean lan egitea.
Bide horretan erabaki garrantzitsu hau hartu behar duzutenoi bidea erraztu nahi dizuegu Bai Euskarari Elkartetik eta, hori horrela izanik, Bai Euskarari ziurtagiriaren bidez euskararen erabilera bermatzen duten ikastetxe eta ikastolen eskaintzarekin gatoz.
Gainera, NIZE-k, Nafarroako Ikastetxeetako Zuzendaritzakideen Elkarteak, D ereduaren aldeko kanpaina aurkeztu du ikasleen gurasoak euskarazko eredua hautatzera animatzeko. Azpimarratu dute D eredua murgiltzaile linguistikoan "erreferente" dela eta ikaslea "gutxienez" hiru hizkuntzetan trebatzen duela (informazio gehiago).
Bisita ezazu Bai Euskarari komunitatea eta egin ikastetxe eta ikastolen bilaketa zure herrian.
Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.
Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.
Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.
Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).
Iruzkina egin