Maiatzaren 27ko Trapagarango Ibilaldian auto bat zozketatuko du Itxaropena ikastolak
Urte berriarekin abian jarri da
maiatzaren 27an Ibilaldiari hasiera emateko atzerako kontaketa.
Trapagarango
Itxaropena ikastolari dagokio aurtengo 34. txanda, eta egun horretako arratsaldeko 18:00etan bertan
auto bat zozketatuko du. Auto hori Renault sareak eskaini du, Dacia Duster bat da, eta dagoeneko salgai daude zozketan parte hartzeko txartelak
1,5 €-ren truke. Ohiko arropa erosteko aukera ere badago Ibildendan eta hainbat tokitan. Zozketaz gainera, beste hainbat ekintza ere martxan daude
Ibilaldiko web orrian, aurtengo abestia aukeratzeko bozketa, adibidez.
Itxaropena ikastolak
Bai Euskarari Ziurtagiria dauka,
Zerbitzua Euskaraz maila, hain zuzen ere, eta aurtengo lelo bezala Ibipuntuzero aukeratu dute: eskoletan ikasleekin gero eta gehiago erabiltzen diren teknologiengatik eta Trapagaranentzat bigarren Ibilaldia izateagatik. Bidelagun Ibiltxo izango dute, planeta ezezagun batetik etorri eta Trapagarango ikastolako umeekin euskaraz egitera iritsi den izakia.
Izan zaitez Bai Euskarari Laguna
Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.
Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.
Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.
Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).
Izan zaitez Bai Euskarari Laguna
Iruzkina egin