Euskal Herria Esneak Bai Euskarari Ziurtagiria eskuratu du

Bizkaiko Karrantza Araneko Euskal Herria Esnea kooperatibak Bai Euskarari Ziurtagiria eskuratu du. Bai Euskarari Ziurtagiriari esker enpresa batek gizartearen aurrean akreditatu dezake bere lan-jardunean euskararen erabilera sustatzeko neurri zehatzak hartu eta betetzen ari dela. Hiru maila dauzka Bai Euskarari Ziurtagiriak: Bidean, Zerbitzua Euskaraz eta Zerbitzua eta Lana Euskaraz; kasu honetan, Euskal Herria Esneak Zerbitzua Euskaraz maila eskuratu du, hain zuzen ere, bezeroari erabateko euskarazko zerbitzua ematen diolako.

Informazio gehiago: 946107051 (Bittor).

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.

Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.

Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.

Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).

 

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna


Iruzkina egin