Azkoitiko udal aldizkariak bertako ziurtagiridunei buruzko erreportajea argitaratu berri du

Bertako Ziurtagiridunei buruzko 2 orrialdeko erreportajea irakurri daiteke Azkoitiko Udalak argitaratzen duen Kontzejupetik (http://www.azkoitikoudala.info/images/stories/kontzejupetik/kontzejupetik33.pdf) udal aldizkariaren azaroko zenbakian. Herriko establezimenduetan euskararen presentzia handitu eta bultzatzeko Bai Euskarari Azkoittixen! egitasmoa jarri zen martxan euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluarekin batera 2006 urtean. Ordutik hona hainbat merkatari batu da egitasmora eta joan den urritik 56 entitatek dute Ziurtagiriaren Elkartean kudeatzen duen Bai Euskarari Ziurtagiria. Aipatu entitateek euskararekiko duten konpromisoa berretsi berri dute eta euren lanean euskarak gero eta garrantzi handiagoa izateko urrats biziak ematen jarraitzen dute eguneroko jardunean. Erreportajean, Bai Euskarari Ziurtagiriari buruzko informazioa eta Udalak eskaintzen dituen bitartekoak azaltzearekin batera, Ziurtagiria duten Azkoitiko 56 establezimenduak zerrendatzen dira.

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.

Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.

Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.

Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).

 

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna


Iruzkina egin