Korrikaren hasiera Martin Ugalde Kultur parkean

Jende ugari hurbildu da Andoaingo Martin Ugalde Kultur Parkean Korrikaren 18. edizioaren hasiera ekitaldian 'Eman euskara elkarri' lelopean. Aipatzekoa, Rober Gutierrez, Bai Euskarari Ziurtagiriaren Elkarteko zuzendaria, lehenengo kilometroan lekukoa eramaten parte hartu duela euskalgintzako beste hainbat ordezkariekin batera. Eguraldi txarra eta hotzari aurre eginez, Martin Ugalde Parkea utzi eta tipi-tapa Andoain aldera abiatu dira korrikalariak, Tolosaldea eta Goierriko hainbat herritan euskara elkarri emateko asmoarekin. [gallery link="file" order="DESC"]

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.

Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.

Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.

Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).

 

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna


Iruzkina egin