Bortzirietako Euskara Mankomunitateak Bai Euskarari Ziurtagiridunei zuzenduriko diru laguntza deialdia egingo du

Eskaera epea irailaren 1etik 30a arte egongo da zabalik

Bortzirieta_logo.jpg

Urtero bezala, Bortzirietako Euskara Mankomunitateak diru laguntza emango die Bai Euskarari Ziurtagiria duten eragileei. Eskaera epea irailaren 1etik 30a arte egongo da zabalik eta 2016.urtean Ziurtagiria lortu edota berritu duen orok egin ahal izango du. Horretarako, eskaera orria bete eta Bortitzirietako Euskara Mankomunitatera eraman behar da, ziurtagiriaren fakturaren kopia, ordaingarri eta IFKaren kopiarekin batera.

Baldintza guztiak betez gero, eskaera onartua izango da eta entitateari 42,50 euroko laguntza emango zaio (Bai Euskarari Ziurtagiriaren Elkarteak ezarria duen oinarrizko prezioaren %50a). Dokumentazioa bidali eta eragozpenik balego, eragileak hamar egun izango ditu akatsak zuzentzeko edo agiriak osatzeko.

Mankomunitatea Bortzirietako euskararen alde lan egiteko erakunde / tresna da eta Arantza, Bera, Etxalar, Igantzi eta Lesakako udalek osatzen dute. Horien helburu nagusia da gizarte bizitzaren arlo guztietan euskararen normalizazioa lortzea; ildo horretan, honako ardatzetan oinarritzen dute euskararen aldeko lana: ezagutza eta erabilera, hizkuntzaren eskubidea, ezagutzaren zabaltzea, tokiko administrazioak eta elkarlana.

Euskararen aldeko apustu horretan Bai Euskarari Ziurtagiridunei laguntzen die urtero, hizkuntzarekiko duten jarrerarengatik eta urrats berriak egiteko erraztasunak emateko helburuarekin.

Hemen eskura dezakezue Bortzirietako Euskara Mankomunitatearen eskaera orria eta oinarriak. Bete ondoren, eraman erakundera adierazten diren agiriekin batera: Herriko Plaza 7.  31790 Arantza (Nafarroa)

 


Izan zaitez Bai Euskarari Laguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.

Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.

Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.

Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).

 

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna


Iruzkina egin