Bai Euskarari Sariak, irudi eta hitz magikoak

baieuskararisariak.jpg

Urriaren 6an ospatu genuen Bai Euskarari Sariak ekitaldiaren zortzigarren edizioa, Bai Euskarari Elkartearen 10. urteurrenarekin batera, Tabakaleran. Ehundaka lagun gerturatu ziren ospakizun irribarretsu eta magikora.

Ekitaldia bideo batean laburtu nahi izan dugu:

Gainera, bertaratu ziren saridun eta bestelako pertsona batzuekin izan ginen ekitaldi, Bai Euskarari Elkartea eta euskararen egoerari buruz hitz egiteko. Mila esker guztioi eta, berriz ere, zorionak saridunei!

Bai Euskarari Saria 2017: ZERGATIK

Bai Euskarari Saria 2017: MIREN FULDAIN FARMAZIA

Bai Euskarari Saria 2017: JOXEMARI SORS ETA JON JAKA (ELKAR FUNDAZIOA)

Bai Euskarari Saria 2014: KIKE AMONARRIZ

Bai Euskarari Ziurtagiriduna: IDOIA IRADI - LOTURA

Aipagarria era berean, hedabideetan izandako ohiartzuna. Hemen dituzue Diario Vascok, Garak, Noticias de Gipuzkoak eta Berriak landuriko kronikak.

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.

Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.

Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.

Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).

 

Izan zaitez Bai Euskarari Laguna


Iruzkina egin