Izenaduba Basoa
Izenaduba Basoak Bai Euskarari Ziurtagiria eskuratu du.
Mari,
Basajauna,
Tartalo,
galtzagorriak,
Akerbeltz, Mari Teiletako… eta, jakina,
Olentzero. Pertsonai mitologiko horiek guztiak eta gehiago aurki daitezke Izenaduba Basoan. Basoaren goiko aldean dago Landetxo Goikoa baserria, eta hantxe bizi da Olentzero. Olentzeroren etxea baserri magikoa da eta erdi-erdian, zuhaitz magikoa du. Zuhaitzaren azpiko aldean berriz, Mariren koba dago.
Euskal Herriko lehen parke mitologikoa da Izenaduba Basoa eta Mungian kokatuta dago. Gure mitologia horren aberatsa izanda ere, mitologia hori erakusteko tokirik ez zegoela ikusita zabaldu zuten Izenaduba, eta jada milaka eta milaka pertsonak bisitatu dute inguru magiko hori.
Izenaduba Basoak Zerbitzua euskaraz maila lortu du.
Informazio gehiago:
www.izenaduba.com
Izan zaitez Bai Euskarari Laguna
Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu hau bezalako proiektuak lantzen segitzeko eta zuei eskaintzeko.
Bai Euskarari Elkartea lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari da, Euskal Herri osoan. Bai Euskarari Ziurtagiriarekin hasi genuen ibilbidea eta euskaraz eroso aritzeko proiektuak ari gara denon eskura jartzen: Lansarean lan-ataria, Enpresarean, Euskaragileak, Elkarrengandik Ikasiz solasaldiak, etab.
Bai Euskarari ziurtagiria duten komunitateko entitateen ekarpenari esker, batez ere, bideragarria da gure proiektua. Zuk ere babestu dezakezu gure proiektua Bai Euskarari Laguna eginez.
Gainera, Bai Euskarari Elkarteak lehentasunezko mezenasgo jarduera izendapena jaso du Gipuzkoako Foru Aldundiaren aldetik eta, ondorioz, zerga onurak ezarriko zaizkizu egindako ekarpenarengatik (enpresentzako kenkaria, % 18koa; norbanakoentzat. % 30ekoa).
Izan zaitez Bai Euskarari Laguna
Iruzkina egin